IBAIZABAL: Eraispenak gaur eguneko hirigintzan

Azaroa eta abenduan entzutetsuak izan ez diren bi gertaera eman dira, Bilbon eta Donostian hurrenez hurren, hiriaren eraikuntzarekin harreman zuzenean direnak. Eraispenen inguruko hausnarketa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Azken Kukutza, Errekaldeko gizarte etxe okupatua, 2011ko irailean eraitsi egin zen. Kultur hutsune handia utzitako gertaera honek, beste Etxarri gaztetxea sortzera bultzatu du, azaroaren 30an  lokaletik aterarazi zituzten, aktibitatea egitera debekatuz. Donostiako Easo auzoan hiritartze lanetan ari dira hiri antolamendu berri baten eraikuntzaren ondorioz, eta aurreikusi gabe zegoen auzoaren Arroka frontoia eraisteko erabakia hartu zuen Udalak. Herri mugimenduak elkarlana, diskusioa eragiten du. Kolektiboaren gaineko eraikuntza da, jendeen arteko lotura sakonak eta espazio publikoaren balorazioa ekartzen du. Instituzioak denon interesekoa dena kudeatzen du. Segurki, bi lanak ezin dira ezereztatu biak beharrezkoak direlako, baina negoziaketa bat sortu behar da. Negoziaketa konstante bat. Herritarrak gogorarazi behar dio beti instituzioari denon aldeko bidea eraiki behar duela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Prekarietateak lan istripuetan duen eragina salatu dute sindikatuek

og. Abe 22 , 2016
Urtea hasi denetik, lanean gertaturiko 53 heriotza zenbatu dituzte sindikatuek Hego Euskal Herrian; Iparraldekoak kontuan hartuz gero, 55era igotzen da kopurua, LAB sindikatuak bere webgunean duen zenbaketaren arabera. Atzo protesta egin zuten Bilboko kaleetan eta hitzez bakarrik ez, ekintzekin ere salatu dituzte patronal eta erakundeen jarduerak. Isilik egin dute plaza […]

Honekin lotuak