Otsailari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu Lur Mallea kazetariaren laguntzarekin. Azalean Iñaki Garcinuño, Bizkaiko patronala biltzen duen CEBEK elkartearen lehendakaria. Erreportajean Kukutza Gaztetxea jorratu dute, eta “Barkua bete berban” hastear diren Deustuko jaiak. Horietaz gain, “Behin Batean”, “Gureak kanpoan”, Inkesta edo “Yolanda Gonzalez gogoan” artikulua aipatu ditugu.
Gaurko saioan Izaro Andres Mallabiako kantariarekin egon gara. Aste honetan Gernikako Lekuek jaialdian eta Bilboko kafe antzokian izango da bere kantuak aurkezten. Sarean Paradise kantua zintzilikatu eta fenomeno bihurtu da Izaroren kanta, ordutik kantariak bere ametsak betetzen dihardu. Musikaz eta bere ibilbideaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150309piperpolisizaroandrespod2(1).mp3 saiaoa entzuteko klikatu hemen.