Asteburu atarian errepaso ederra egin dugu inguruan ditugun ikuskizunez. Getxon abiatu dugu agenda, izan ere Tartean Teatroa ‘Bake lehorra’ antzezlana eskainiko du Muxikabarri aretoan. Zehazki, 1872ko karlisten eta liberalen arteko Zornotzako bake ituna hartu du abiapuntu Patxo Telleriak,  baina kasu zehatzetik harago, bakeari eta gerrari buruz gogoeta egiten duen obra […]

Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]

  Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an  Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina  ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]

Nazioarteko eta Euskal Herriko antzerki eta dantzaren proposamenik berritzaileenak bilduko ditu BAD jaialdiak Bilbon, urriaren 13tik 23ra. Metrokaudroka sormen laborategiak irekiko du jaialdia, La Fundicion aretoa Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” ikuskizunaren aurre estreinaldiarekin. Ondoren honako sortzaile euskaldunen lanak gozatzeko aukera izango dugu Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; […]

Ostegunean Kafe Antzokian Esanezin taldea izango dugu zuzenean, aurreko urtean argitarutako ”Aireratzen”  diskoa zuzenena gozatzeko aukera izango dugu. Esanezin Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. Gaur gurera batu zaigu. Popa oinarri duten 7 abesti intimoz osatutako bilduma da argitaratu ostean orain dabil taldean kantuak aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220928_ianire_esanezin.mp3 Deskargatu hemen.

Euskararen Etxeak Liburuaren arbola  erakusketa ibiltaria prestatu du, bost herri hauetan ikusiko dena: Portugaleten, Ondarroan, Getxon, Zornotzan eta Gernikan, 2022ko irailean hasi eta 2023ko otsailean bukatuko da. Gorka Arrese editoreak apailatu du erakusketa, eta hitzaldi bana egingo du udalerri horietako bakoitzean. Orain Portugaleteko Gazte lekuan dago erakusketa eta Urriaren 6an hitzaldia […]

Gaurkoan Bilbon Eneritz Aretxek “Lakoste” ikuskizuna eskaini du Kafe Antzokia. Bi emanaldi izan ditu eta tartean piperpolisera hurbildu zaigu. Dxusturi teatroak sinatzen du antzezlan hau, lehenengo “Konpota” izan zen ondoren “Karramarro” bakarrizketa egin zuen eta orain “Lakoste” aurkezten dabil. Bilakaera bat izan direla kontatu digu, azken honetan bere unibertsoa ekarri […]

Gaur abiatzen da Bira kultu-gunearen programazioa eta gaurko ekitaldiari erreparatu nahi izan diogu La Basu izango da , berarekin batera Naturaleza Suprema taldea izango dira gehiago ezagutu nahi dugu eta horretarako La Basu gonbidatu  dugu. Lucia Vargasek eta Karen Tovarrek osaturiko RAP talde kolonbiarra da. Musikak eta arteak gizakiaren garapenaren […]

Balbea , nabigatzea da garrantzitsua bizitzea ez, Atx teatroaren ikuskizun berriaren izenburua dugu. ATX teatroak Irailaren 25ean Gasteizko baratza aretoan estreinatuko duena. Gabreil Gabreil, Bihotz Salataria eta Tomiris bakarrizketen  ostean Iñaki Ziarrustak ikuskizun berria aurkezten digu.  Balbea deiturikoa, heriotzaren inguruan hausnartzen du. Iñaki Ziarrusta izan batu zaigu, sortzearen ingurukoak konpartitu […]

Gogoratzeko kontzertu berezia emango du Petti & Bandek, ostegunean  Kafe Antzokian, Mark Lanegan kantariaren omenezko kontzertu berezia izango da, gaualdia, James Room bakarlari bilbotarrak irekiko du berak  ere Laneganen kantuak berreskuratuko ditu. 57 urte zituela hil zen Mark Lanegan ,  ez zen bakarrik bakarkako musikari handia izan. Talde ugariri lotutako […]