Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]
kurkuluxetan
Gaur hasita, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian XIII. Gazte Musika Topaketak izango dira, Kurkuluxetan umeguneak antolatutakoak. Helburua gazteen musikarekiko zaletasuna bultzatzea da, eta “saria” – topaketak dira, ez lehiaketa- Kafe Antzokiko oholtzaren gainean aritzea, Koldo Zelestinok esan digunaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
Martxoan agertu da Kurkuluxetan aldizkariaren 7. zenbakia. Haurrentzat eta haurren munduaren inguruan dabilen jende ororentzat da aldizkari hau, eta zenbaki horretan, Koldo Zelestinok kontatu digunez, Diskofesta, Piraten festa, Haur eta Gazte Antzerki eta Musika Topaketak, Antzezlanak eta gehiago jorratu dituzte, guztiak datorren udaberrian egiteko. Informazio gehiago kurkuluxetan.org gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150310solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu […]
