Argia astekariko  Lander Arbelaitz kazetariak ekarri dizkigu aste honetako astekarian landutako gaiak. Alberto Gabikagogeaskoa elkarrizketatu dute. Apaiz izana, Zamorako konkordatu kartzela izan zen 1978an. Hilabete eta erdiko egonaldia eta gero libre irten zen, baina bertan zen berriro 1969an, eta hantxe eduki zuten 1976 arte, Franco hil ondoko urtera arte. Harrezkero […]

Argia astekariak dakartzan gaiak errepasatu ditugu Lander Arbelaitz Kazetariarekin. Itsasoko garraiora begira jarri gara. Zenbaki berrian Koreako Hajin itsas garraio enpresak bizi duen porrotaren inguruko erreportajea landu dute. Kiebra jota hainbat ontzi itsasoan geratu dira. Bestetik Kalamu elkarteen inguruko erreportajea ere egin dute. Urretxuko ACEE-AU elkartean izan dira euren lekukotza […]

Aste honetako Argia astekariak landu dituen gaiak komentatu dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, azalera eraman duten gaia aipatu digu Landerrek. Hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute Asier Etxenike soziologo eta Estitxu Garai publizitate eta komunikazioan adituarekin. Lerro buru nagusiak horrela dio ‘Kanpaina epela, boterea goxo’. Legebiltzar berrian aldaketak izan daitezkeen […]

Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin […]

Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Hiru gai aipatu dizkigu, lehenengo azaleko gaia, diru laguntza sozialen errepasoa egin dute, batetik eusko Jaularitzak egindako murrizketa eta ondoren Gipuzkoako aldundiak […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin […]