HIZPIDEA: Hauteskunde kanpaina aztergai Asier Etxenike eta Estitxu Garairekin (Argia astekaria 2522 zenbakia)

Aste honetako Argia astekariak landu dituen gaiak komentatu dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, azalera eraman duten gaia aipatu digu Landerrek. Hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute Asier Etxenike soziologo eta Estitxu Garai publizitate eta komunikazioan adituarekin. Lerro buru nagusiak horrela dio ‘Kanpaina epela, boterea goxo’. Legebiltzar berrian aldaketak izan daitezkeen aztertu dute. Bestetik Yayo Herrero ekofeminista eta antropologoarekin eginiko elkarrizketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Haren esanetan, ekologismoa eta feminismoa jarri behar dira paradigmaren erdigunean, bizitza duinaren alde egin nahi badugu. Larunbatean ‘ Lanak eta eredu produktiboa krisi sistemikoan’ tailerra emango du Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistetan, Bilbon. Bukatzeko Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeen inguruko erreportajea komentatu digu Arbelaitzek, Mixeria eta kutsaduratan itota gaudenok zergatik maite dugun Trump?

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Nekane Txapartegi presoaren egoera larria salatu dute

al. Ira 26 , 2016
Larunbatean Suitzan egin zuten manifestazioa Nekane Txapartegi euskal presoaren egoera salatzeko. 18/98 auzian atxilotu, inkomunikatu, espetxeratu, epaitu eta zigortu zuten Txapartegi, Xaki atalean. Torturatu egin zutela salatu zuen, eta testigantza ere eman zuen ahozko epaiketan. 1999an atxilotu zuten, eta, hamasei hilabeteko epaiketaren ondoren, fiskalak eskatutakoa baino zigor handiagoa jarri zion […]

Honekin lotuak