Urte hasierarekin, langabeziaren datuak jakin ditugu, Urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, 176.218 langabe zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian. Bestetik Barne produktu gordinak 2017an %2,3 haztea hego euskal herrian, datu horren arabera enplegua sortuko dela aurreikusten dute.Urte berriarekin adi jarraitu beharko dugu , Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sinatutako itunak Espainiakoetatik babestuko dituen akordio bat nahi dute urtarrilerako, eta abendu hasieran negoziazio mahai eratu zuten helburu horrekin, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan. Gai asko urte hasierarako eta langile sektore batzuetan ere gatazka luzeak. Hauek guztiak izango ditugu hizpide ELAko Joseba Villarrealekin.
Deskargatu hemen.