Gaurko saioak Latinoamerikaren Oihartzunak du izenburu.  Musika akademikoa eta orkestrala Europatik at ere existitzen dalako, askotan ikusezina izan arren edo antzokirik eta orkestrarik handienetan gehiegi programatu ez arren. Zorionez, garaiak aldatzen ari dira eta egoera hau pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa, Eurozentrismo itsu itxia gainditu dugu gaurkoan. XX. mendeko Latinoamerikara bidaiatu dugu […]