Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro beroa izan zen frontoian. Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Jone Uria izan da puntu gehien batu dituena, 508,5 puntu. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu du Algortako bertsolariak, Joneren balorazioa ekarri dugu eta baita Etxahun Lekurena, bigarren sailkatu zena eta Txaber Altuberena.
Deskargatu hemen.