Gaur goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren seigarren edizioa, Hamaika desira! lema pean. Irrati tarte honetan Loraldia jaialdian izango direnak ezagutzeko aukera izango dugu Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. 2014ean sortu zen Loraldia elkartea, helburu argiarekin, euskararen jaialdi bat sortzeko. Bilbon, udaberrian zehar, kultur diziplina guztiak hartuko zituen jaialdia. Aurtengoa seigarren […]

Dantza, bertsolaritza, artea, musika, literatura , antzerkia diziplina guztiak dute lekua Bilboko Loraldian. Udaberrian Bilbon kultur loreak loratzen dira Loraldia jaialdian, Euskal kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta profesionaltasuna ardatz dituen jaialdia dugu, gaurtik Aurrera astero astero aurtengo Loraldia jaialdia ezagutzeko aukera izango dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200205_loraldia1_musikatuta.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota […]

Bihar hasiko da Bilboko Loraldia Festibala eta hilabete luzez, apirilaren 7ra arte, iraungo du festibalaren 5. edizioak. Edizio honetan, euskal kultur unibertsoaren 30 ekintza inguruk osatuko dute programa, Imanol Agirre zuzendari artistikoak ekarri dizkigu loraldiaren berriak. Bihar abiatuko da 2019ko Loraldia. Bira! Kultur Gunean izango da eta bertan Iñigo Aranbarri idazleak Joseba […]

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu.  22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri […]

Kapiroteek eta turutek indarra hartu ohi duten egunen aurreko akabuko saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak bertsoaren mundua arakatzen jarraitu dute; gaurkoan ere beste inon topatu ezingo dituzuen Bilboko kontu eta kantu ineditoak ekarri dituzte. Batetik, martxoaren 23an, Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren III. edizioa aletu dute, bertan Eneko Abasolo […]

Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko […]

Martxoaren 14an Ruper Ordorikaren kantu esanguratsuenak “azukre koxkor” bihurtuko dituzte Kafe Antzokian, Izar & Star zikloa eta loraldiaren elkarlanari esker. “Dabilen Harriari so, azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna aurkeztu dute gaur. Ruperren kantuak interpretatzen Ken Zazpi, Petti eta Balerdi Balerdi, Ixiar Oreja, Mire Narbaiza eta Mikel Uraken izango dira. Izar […]

120 sortzaile baino gehiago batuko ditu martxoaren 5etik 26ra bitartean Loraldia jaialdiak. 30 saio antolatu dituzte guztira, Bilboko 20 gune ezberdinetan ,estreinaldiak edo lan berriak izango dira gehienak. Loraldiaren berri Imanol Agirre zuzendari artistikoak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180226_loraldia.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v= Q0y1fkvN55c