Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko bi lanen arteko hibridazioa dela adierazi du gaurko aurkezpenean. Diskorako Jon Benitoren “Aingurak erreketan” poema musikatu du eta poema horretatik hartu diskorako ideia. Ostegunean Kafe Antzokian aurkeztuko du.
Deskargatu hemen.