TRABESKALEA: Beldurraz jardun dugu, beldurra oholtzan eta fikzioan.

Trabeskalea bueltan da, eta denboraldi honetan Maite Sarasola batu zaigu taldera. 2025eko lehenengo saio honetan beldurraz arituko gara. Batetik, emakume sortzaileek oholtzan sentitzen dituzten beldurrak, kezkak eta lotsak azalduko ditugu, besteak beste, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuan oinarrituta. Bestetik, fikzioan kontsumitzen dugun beldurretik ibilbidea egingo dugu, beldurrezko filmak komentatuko ditugu Desirée de Fez-en Reina del grito liburua lagun, eta Mariana Enriquezen idazkeraren nondik norako batzuk aletuko ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Markos Goikoleak irabazi du Cafe Bar Bilbaoren saria ‘Destiny Driver’ antzezlanarekin, etorkizuneko erabakien inguruko gogoeta

al. Ots 10 , 2025
Markos Goikoleak Destiny Driver antzezlanaren testuarekin irabazi du Cafe Bar Bilbaoren testu laburren sariketa. Lautan hiru jaialdian, ostegunean irakurketa dramatizatu eskainiko dute Leire Ormazabal eta Koldo Olabarri aktoreek. Destiny driver XXII. mendean kokatua da, eta bi pertsonaren arteko zita batetik abiatzen da istorioa. Destiny driver izeneko software baten laguntzaz, pertsonek […]

Honekin lotuak