Gizakiaren bizimoduak berezkoa du tentsioa: lana dela, harreman pertsonalak direla… bizirauteko zereginak nekatu eta higatu egiten gaituzte pixkaka. Horregatik, tarteka atsedena hartu beharra izaten dugu; gure gorputzak autosendakuntzarako eta indarberritzerako dituen errekurtsoak ongi erabiliz gero, denbora gutxira eguneroko bizimodura itzultzeko prest egongo gara. Gainera, atseden une horiek eguneroko gorabeheren gainean […]