Gizakiaren bizimoduak berezkoa du tentsioa: lana dela, harreman pertsonalak direla… bizirauteko zereginak nekatu eta higatu egiten gaituzte pixkaka. Horregatik, tarteka atsedena hartu beharra izaten dugu; gure gorputzak autosendakuntzarako eta indarberritzerako dituen errekurtsoak ongi erabiliz gero, denbora gutxira eguneroko bizimodura itzultzeko prest egongo gara. Gainera, atseden une horiek eguneroko gorabeheren gainean pentsatu, hausnartu eta ondorioak ateratzeko baliatzen ditugu; hartara, indarberritze prozesua osoa izaten da, fisikoa zein mentala.Gaurkoan Oier Gorosabelek meditazioa izan du mintzagai.
Deskargatu hemen.