Isilunea eta sirenak izango dira Gernikan bonbardaketaren 84. urteurrena oroitzeko

1937ko apirilaren 26an izan zen Gernikako bonbardaketa. Gerra Zibila abian, Gernikako astelehen hartan, astero legez, azoka eguna zen. Eguerdiko 15:45etan Kondor Legioa eta italiar faxisten hegazkinak heldu, eta hiria erabat suntsitu zuten. Eraikinen % 1a zutik, eta 2000 hildakotik gora izan ziren. Gaur, 84 ute beranduago isilunea eta sirenak izango dira Gernikan urteurrena oroitzeko. 

Lau minutuko isilunea egingo dute Gernikan sirenarekin bonbak jausi ziren orduan, arratsaldeko 15.45ean hain zuzen ere. Bi sirena-hotsek zeharkatuko dute isiltasuna; bat Lobak elkarteak piztuko du, Astran, eta bestea, Gernika Batzordeak, Pasialekuan. 20.00etan, ibilbidea egingo dute kandelekin, Foruen Plazatik abiatuta. Isiluneaz gain, 84. urteurrena gogoratzeko solasaldi, aurkezpen, film proiekzio, hitzaldi eta beste ekintza pila bat antolatu dituzte Gernika Memoriaren Lekuko plataforman bildutako herri elkarteek. Gernika Bizirik Baina aurtengo nobedadea, Jon Rementeriak sortutako «Gernika Bizirik» abestia izango da.

Ibon Meñikak, Gernika Batzordeko kideak kontatu digu apirilaren 26ero gogoratzen denak duen garrantzia.

Deskargatu hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Errondoko auzo etxea Maiatzaren 5ean hustu nahi dute

al. Api 26 , 2021
2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]

Honekin lotuak