Kontserbadoreen programan galdeketa egingo zutela zegoen idatzita, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu behar duen ala ez… eta horixe egingo dute. Atzean, gure ekonomia gaietako aditu Luis Guridiren esanetan arrazoi ekonomikoak baino, egun Erresuma Batuak dituen baldintzak hobetzeko asmoa dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150603solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Aste honetan Peruko Arequipa departamenduan matxinadak gertatzen ari dira. Atzean Southern transnazionalaren meatzaritza egitasmoak eta horien aurkako protestak Cocachacra herrian. Gai honekin hasi da gaur Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarez, Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. Gero, AEBko 1000 militar Paraguayra heldu direla kontatu digu. Eta bukatzeko, Guatemalan bi nekazari epaitu […]

Hasteko, Luis Guridik Kubaren aurkako Blokeoa oraindik ez dela bukatu esan digu. Jarraitzeko, gure ekonomia arloko kolaboratzaileak egoera aztertu du, bai Mendebaldeko enpresen interesen ikuspuntutik, baita Kubako populazioaren aldetik ere. Arriskuak badira prozesu honetan, baina ematen du Obamak eta Castrok arazo handirik ez dutela izango irekitako prozesua garatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasluisguridi.mp3  Deskargatu hemen