Hainbat ustelkeria delitu zigorrik gabe uzten dituen lege dekretua onartu zuen zuen, Errumaniako gobernuak, eta, harrezkero, egunero protesta jendetsuak izan dira hiri nagusietan. Hori dela eta, erabaki dute dekretua bertan behera uztea eta oposizioarekin beste berri bat negoziatzea. Jon k. Billelabeitiak egoeraren azterketa egin digu, aurrekariak aztertu eta protesta hauen […]

Gaurko nazioarteko tartean Zipre uharteari begira jarri gara. Zipreko eta Ipar Zipreko gobernuek aurreko astean abiatu zituzten batasuna lortzeko negoziazioak, Genevan, Suitzan. Uhartearen batasuna lortzeko.  Gaian sakontzeko Jon Kortazar Billelabeitia izan da gurean. Atzera begira jarriko gara, Zipreko gaur eguneko egoera ezagutzeko, Erresuma Batuak Zipre bereganatu zuen 1878an, Otomandar Inperioarekin […]

Hamarnaka milaka kubatarrek Habanako Iraultzaren Plazan hartu dute, Fidel Castrori azken agurra emateko, errautsak Santiagora eraman eta bertan hobiratu aurretik. Atzo hasi ziren  Kuban iraultza egin eta 50 urtez gobernatu ostean, 90 urterekin hil den buruzagi historikoari agur esateko ekitaldiak. Omenaldiak abenduaren 4a arte luzatuko dira. Gaurkoan Mikel Aramendi nazioarteko […]

Gaurko hizpidea magazinean nazioartera begira jarri gara. Aste bete pasa da Donal Trump garaile atera zela eta AEBko presidente berria da. Urtarrilaren 20en sinatuko du kargua. Oraindik hainbat kontu airean daude baina dagoenek eman du bere lehen elkarrizketa “Aurrekari penalak” dituzten etorkinak kanporatu edo espetxeratuko dituela adierazia du. Buruzagi errepublikanoak […]

Turkiara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Larunbatean HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Uztailaz geroztik, 180 hautetsi eta 300 ordezkari kurdu atxilotu dituzte, propaganda terrorista egiteaz akusatuta. Herrialdearen egoeraren azterketa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161108_Hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

Siriako gerra ataka batean dagoela diote analista askok, Errusiak betoa jarri dio Espainia eta Frantziak Nazioa Batuan  proposatutakoari, Errusiak adierazi du, testu horrek ez duela ahalbidetzen gatazkaren konponbidean , horrelako lau erresoluzio geldiarazi dituzte. Nazioarteko harremanak ere gaiztotzen ari dira, Serguei Lavrov Errusiako agintariak adierazi du AEBekin zituzten akordiok bertan […]

Yalah! Telebista saioa sortu berri dute Cuba información elkartearen babesarekin. Saioak borroka politikoan eta elkartasunean sakondu nahi du. Bertan bizi diren Saharar gazteek egiten duten saioak elkartasuna piztea eta borroka politikoa izango ditu helburu. Lehenengo saioa sareratu dute, lehen emankizunean atzera begira eta Saharar gatazkaren nondik norakoak kontatzen dizkigute, historia […]

Parlamentua osatzeko hauteskundeak egin zituzten aurreko astean Errusian . Aurreikuspenen arabera, Vladimir Putinen alderdiak, Rusia Unida, irabazi du, 450 eserlekutatik 343 lortu ditu Putinen alderdiak parlamenturako hauteskundeetan. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da: %47,84. Sorpresa gutxi izan da Erruasiako hauteskundeetan. Iragarpen guztiak bete dira Errusian egin ziren parlamenturako (Duma) hauteskundeetan. […]

Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]