Gaurkoan Oier Gorosabel sukarran inguruan mintzatu zaigu. Beharbada sukarra da etxean erabil dezakegun terapia fisikorik indartsuena. Interesgarria da sukarraren zantzu goiztiarrak ezagutzen ikastea: tenperaturak hamarren gutxi batzuk igotzean, hotzikarak sentitzen ditugu. Horrez gain, azala eta giharrak hipersentikor daudela igar dezakegu; hau da, min leun batekin bezala. Buruko kongestioa edo begiak […]

Supermerkatura joateko aholkuak eman dizkigu gaurkoan Naiak. Supermerkatuko apaletan ehunka eduki ditugu eta planifikatzen ez badugu jaki ez osasungarriak erosteko arriskua dugu. Horregatik supermerkatura joan aurretik planifikazioa egin behar da. Etxean zerrenda egitea garrantzitsua da. Kontutan izan behar dugu eta marketin handia dago. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin08_supermerkatuan%20erosketak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur egun jendartean, kirolak eginkizun garrantzitsua du. Gero eta lanbide estatikoagoak ditugu: bulegoan, ikasten, lanean ordu askotan geldi… eta honek eragin zuzena du osasunean. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko eginda dago, ez geldirik egoteko: gure giltzadura eta giharrek mugimendua eta ariketa behar dute. Era berean, gure egunerokotasunean tentsioak pilatzen […]

Gure supermerkatuetan gero eta gluten gabeko produktu gehiago ikus dezakegu, gluten gabeko bokadiloak ere eskaintzen dira taberna batzuetan, baina zer da glutenarekiko intolerantzia izatea, hori zeiakoa izatea da? Galdera guztia hauek erantzuteko On ekineko Andrea Larrearekin bat egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin06_glutena.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Oier Gorosabel antzina begira jarri zaigu. Lehenagoko bizimoduaren balioak gogora ekarri dizkigu, zaharren patxada, elikagai naturalak, kutsadura elektromagnetiko eza… Atzera begira jarrita konturatzen da, gauza on asko ere bazeudela , gaur egun erabiltzeko modukoak. Besteak beste, osasunaren autogestio maila altua. Eskura zituen erreminta guztiei etekinik handiena ateratzen  zioten, […]

Inork ez daki zerk sortzen duen, ezta nola osatzen den. “Gaixotasun” honen azpian egon daitezken arrazoiak azaltzen saitu da gaurko saioan Oier Gorosabel.  Gero eta paziente gehiago daude gorputzeko min orokor, neke, bizitzeko gogo faltaz kexu direnak. Paziente horiek medikuz mediku pasatzen dira “ez daukazu ezer”, “zurea nerbioak dira” eta […]

Gaurkoan gai bitxia ekarria digu Oierrek “Euskal militantearen sindromea”, mundu guztian gertatzen dena da, zenbat eta gehiago ekin horrek ondorioak usten ditu gure osasunean.  Abertzaleen artean oso zabalduta dagoen sindrome hau askotan ikusten du kontsultan, eta ziur dago makinatxo batek bere burua erretratatuta ikusiko duela hurrengo minutuetan. Lantokian, gorputzeko minak […]

Gaurko saioan Hidroterapiaren oinarrien inguruan aritu zaigu Oier Gorosabel fisioterapeuta, gorputzak hotzari aurre egiteko duen ahalmena piztea da. Elurra darabilgunean adibidez, eskuak hotzitu egiten zaizkigu hasieran; handik gutxira baina, gorputzak odol uholde bat bidaltzen du eskuetara hotz horri aurre egiteko. Horren ondorioz, hurrengo orduetan eskuak bero-bero izango ditugu. Horixe bera […]

Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz aritu  gara Oier Gorasabel fisioterapeutarekin. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxik erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jende  gehienarentzat, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu. […]

Astero osasun aholkuak ekarriko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Gaurko irrati tartean antsietatearen inguruan mintzatu gara. Zuetako zenbatek izaten du ezinegona, sabelean korapilo sentsazioa, lorik egin ezina, azaleko arazoak, bihotzeko taupadak, haserre erreza… edo dena batera? Norbere osasuna zaintzen ikasteko prozesuan, ezinbestekoa da gure nerbio sistemaren funtzionamenduaren ideia orokor bat egitea. […]