Gaurkoa Gabonak izan ditugu hizpide nutrizio atalean. Horretarako On ekin Nutrizioko lagunak batu zaizkigu Bilbo Hiria Irratira. Elikaduran eragin handia dute Gabonetako ospakizunek. Otordu bereziak baztertu ez, baina desorekak zaindu behar dira egunotan. Eguberrietan gehiegikeriarik gabe jatea posiblea da; ez dago zertan baztertu gustuko turroiak, txokolateak edo mazapanak? Menu osasungarriak […]

Gaurko saioan Dislipemiaren inguruan mintzatuko gara. Odoletako gantz alterazioak sortutako gaitza dugu. Bizitzeko ezinbestekoa ditugu gantz horiek, gorputzean zehar odolaren bidez hedatzen direnak, Baina odoletan gantz ugari edo urriegi edukitzea “dislipemia” izenez ezagun duguna- bihotzean, arterietan eta garunean berebiziko aldaketak ondoriozta ditzaketen alterazioen eragile izan daiteke. Gurean izan dira  On […]

Osasun arloko profesionalon arteko berriketa informaletan, tratamendu bat gutxietsi nahi denean, «placebo hutsa» dela esan ohi dugu. Berba erromaniko horren esanahia «pazienteak atsegin duena» da, eta antzinatik ezagutzen den fenomenoa deskribatzen du: gaixo bat badugu, eta jasotzen ari den tratamenduaren eraginkortasunean bete-betean sinesten badu, bere sintomek hobera egin ohi dute. […]

Azken 15 urteotan elikagaiekiko alergia eta intolerantziak bikoiztu egin dira munduan. Hori diote datuek. Horren ondorioz, elikagaiekiko alergia da, alergologiaren baitan, azken urteotan berrikuntza gehien eragin dituen esparrua. Beraz garrantzitsua da, lehenengo eta behin, alergiek eta intolerantziak ezagutzea eta kontutan hartzea. Horren inguruan berba egingo dugu On ekin nutrizioko lagunekin. […]

Gaurkoan Oier Gorosabelek guk geu sortzen ditugun gaixotasunen inguruan hausnartzeko gonbitea ekarri digu. Behin batean, mediku berria heldu zen herri txiki batera. Knock doktore gazteak lelo berezia zuen: «Osasun onekoak, gaixorik daudela ez dakiten pertsonak dira». Denbora gutxian, medikuarenean sekulan egon barik zeuden nekazari sendoak zerbitzu medikuen kontsumitzaile sutsuak bihurtu […]

Gaurko saioan elikaduraren inguruko mitoak izango ditugu mintzagai beste alor batzuetan bezala nutrizioan ere existitzen dira mitoak. Nutrizio tartea On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Askotan entzun dugu ere elikagai onak eta txarrak daudela, batzuk funtzio onak betetzen dituztela eta beste batzuk orde ez direla osasungarriak. Mitoen inguruan jardun dugu, […]

Udazkenera iritzi berri gara eta gaurko nutrizio atalean sasoiko elikagaien inguruan mintzatuko gara, asko dira hauek kontsumitzeko ditugun arrazoiak, esaterako, ahalbidetzea elikagai osasuntsu eta freskoen kontsumoa, tratamendu kimikorik gabe, produktuen biltegiratzerik gabe, atmosfera kontrolatuetan.  Honen inguruan hitz egin dugu On ekin nutrizioko lagunekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20Ekin%2014_Sasoiko_elikagaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da,  aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan;  gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen […]

Gizakiaren bizimoduak berezkoa du tentsioa: lana dela, harreman pertsonalak direla… bizirauteko zereginak nekatu eta higatu egiten gaituzte pixkaka. Horregatik, tarteka atsedena hartu beharra izaten dugu; gure gorputzak autosendakuntzarako eta indarberritzerako dituen errekurtsoak ongi erabiliz gero, denbora gutxira eguneroko bizimodura itzultzeko prest egongo gara. Gainera, atseden une horiek eguneroko gorabeheren gainean […]