Berriz ere bat egingo dugu On ekin Nutrizioko lagunekin. Osasuntsuak diruditen elikagaiak, nola identifikatu osasuntsuak direla. Galdera Horri erantzuten saiatu gara gaurko irrati tartean. Kontsumo ohiturak etengabe eraldatzen dira, eta egun produktuen etiketetan jartzen duenarekin obsesionaturik bizi gara, baina zeri erreparatu behar diogu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Osasuna/190222_On_ekin_21_elikagai_osasuntzuak.mp3 Deskargatu hemen.
osasuna
Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]
“Gure osasunean guk agintzen dugu“ lelopean Euskal Herriko Homeopatiaren Erabiltzaile eta Lagunen elkarteak hainbat protesta eta deialdi zabaltzen ari dira azken asteetan. Otsailaren 23an Homeopatiaren erabiltzaile eta lagun guztiok deitu dituzte Begoñan egingo duten topaketa batzuetara. Terapia ez konbentzionalen aldeko pertsona ororentzat deialdia egin dute. Joseba Argintxona Similia elkarteko kidea izan da […]
Fisioterapeutak modan gaude; artikuluak, txostenak, elkarrizketak, hitzaldiak… Pixkanaka presentzia handiagoa dugu gizartean eta, orain arte ez bezala, masajea eta beste terapia fisikoen eskari handia unibertsitatetik irtendako profesional egokiekin asez doa. Hala ere, nahiz eta denok gure izena bolo-bolo darabilten, benetan egiten duguna ez da hain ezaguna. Norbaiti gure eguneroko lana […]
Odolak gure gorputzean duen funtzioaz mintzatu gara Oier Gorosabalen. Gorputz harrigarria dugu benetan: hortaz jabetzeko, odolak nola elikatzen gaituen ikusi baino ez dugu. Arterien eta zainen irudi anatomikoak zuhaitz bat ekartzen du gogora: bihotzetik irten bezain laster, odol hodi handiak adarkatzen hasten dira, eta tutu meheagoetan gorputz atal guzti-guztietara heltzen […]
On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]
Jatekoak ibilbide luze eta bihurria egiten du gorputzean: ahoan behera, esofagoa, sabela, duodenoa, heste meharra, heste lodia, ondestea eta uzkia zeharkatzen ditu. Azken zatiaz berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Kakagura sentsazioa igartzen hasiko gara eta uzkiko esfinterra erabilita (borondatez kontrolatzeko ahalmena baitugu), tarte batez, libratzeko gogoari eutsi ahal izango […]
Gaurkoa haurdunaldien inguruan berba egin dugu Oier Gorosabelekin batera. Haurdunen kasuan, egoera bereziki delikatua izaten da. Hasteko, emakume haurdunaren lehentasuna umea izaten da. Bere ardurak eta bizimoduaren gorabeherak bigarren mailan geratzen dira eta, hormonen aginduz, umearen garapen egokira bideratzen ditu indar guztiak. Bestalde, kontuan hartu behar dugu haurdunaldi asko espontaneoki […]
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin anginak eta begetazioak izan ditugu mintzagai, hauek betetzen dituzten funtzioen inguruan mintzatu gara. Lehenengo begiratuan zerikusirik ez dutela iruditu arren, bi osasun arazo hauen arteko lotura erabatekoa dela azaldu digu. Lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean […]
Gaurko saioan pazientearen jarreraren inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Kirola egitea izango litzateke onena, eta hori ezingo balitz, profesional baten kontsultara jotzea. Baina kasu batean nahiz bestean, oinarrizkoa den helburu bat dago: norbere burua zaintzen ikastea. Kontuan har dezagun, batzuek oraindik hala sinesten duten arren, minak ez dituela “haize […]
