Eliteko kirolaren argi ilunak Oier Gorosabelen eskutik

Gaur egun jendartean, kirolak eginkizun garrantzitsua du. Gero eta lanbide estatikoagoak ditugu: bulegoan, ikasten, lanean ordu askotan geldi… eta honek eragin zuzena du osasunean. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko eginda dago, ez geldirik egoteko: gure giltzadura eta giharrek mugimendua eta ariketa behar dute. Era berean, gure egunerokotasunean tentsioak pilatzen zaizkigu; astean bi-hirutan kiroldegira joanda, haiek askatu egingo ditugu, eta bide batez, lesioak ekidin, tendinitis eta gainkargak kasu. Gainera, kirolaren onurak ez dira hor amaitzen: geure buruarekin hobeto sentitzea, gaixotasunei aurreko defentsak hobetzea, estresa desagerraraztea, lagun berriak topatzea, lo hobeto egitea… Kirola osasunerako ona dela esaten dugunean, honako kirolari buruz ari gara: eguneroko arazoetatik deskonektatzeko eta ongi pasatzeko balio digun hori. Errepara diezaiogun orain ogibidez kirolaria denari. Marka bikainak egiten ditu: bera ikustearren, jendea sarrera garestiak ordaintzeko prest dago; telebistak borrokan aritzen dira haren ikuskizuna emateagatik; enpresa askok nahi du bere elastikoan publizitatea jarri.. Hogeitaka urte baino ez ditu oraindik, baina honezkero jende asko bizi da bere lepotik: managerrak, teknikariak, sendagileak, zuzendariak, administrariak,artekariak…

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Presoen auzia lehentasuna dela azpimarratu dute Foro sozialak, Sarek eta Etxeratek

ar. Mai 29 , 2018
Foro Sozialak, Sarek eta Etxerat-ek etorkizunerako lehentasunen agenda azalduko dute , presoen auzia lehen planora ekarri behar dela azpimarratu dute. Gai honen inguruan gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Helmuga: gizarte bat bakean, preso edo ihesean den pertsonarik gabe . Foro sozialak azpimarratu du presoen aferan konponbidea […]

Honekin lotuak