Zer egin dezakegu lesioa baten ostean egiten genuen kriola praktikatu ezin badugu? Honen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Adibidea ekarri digu, esaterako, mutil gaztea, kirolzalea, eskiatzen belaunean kolpe handia hartu zuena eta harrezkero minez dabilena. Lehenago ere lotailu gurutzatuen lesioa izan zuen, kirurgiarekin konpondua, eta berriro hautsi ote […]
osasuna
Irrati tarte honetan behin baino gehiagotan aipatu dugu diafragma muskulua, sabeleko presio kontuak (hiato hernia, odoluzkiak) edota arnasarekin lotutako artikuluak tarteko. Baina guardasol formako muskulu honek sekretu asko gordetzen ditu; hobe esanda, bere inguruan gorputzeko ezinbesteko egitura ugari biltzen dira, gune zeharo estrategikoa osatuz. Askotan aipatzen den muskulu misteriotsu honen […]
Min hartutako lekuan igurztea instintiboki egiten den zerbait da; gizakiak gizakia denetik egiten du, baita beste animalia askok ere. Horren garapen naturala dugu masajea. Denbora eta esperientzia lagun, petrikilo eta hezur konpontzaileen eremutik medikuntza ofizialerako bidea egin du masajeak, eta gaur egun fisioterapeuta (Hegoaldean) eta kinesiterapeuta (Iparraldean) gisa lan egiten […]
Gaurkoak amonak edo amumak izan ditugu mintzagai Oier Gorosabel fisioterapeutarekin, kontsultan askotan izaten dira eta gorputzeko mina ezin jasanik eta estres maila altuarekin. Egoera horretan soldatapeko langile gehienek baja hartzeko aukera badute ere, haiek ez. Egoera beltza da: guk ezin dugu miraririk egin, terapia modernoenak eta sendagarrienak alferrikakoak baitira etxean […]
Batzuetan, baina, diagnostikoa ez da batere argi egoten. Izan pazienteak ez duelako oraindik froga osagarririk egin, izan frogok emaitza negatiboa eman dutelako («dena ongi dago» esaldi beldurgarria),izan saiatutako tratamenduek ez dutelako hobekuntza nabarmenik eragin… pazienteak minez jarraitzen du, eta osagileok oraindik ez dakigu zehazki zer duen. Batzuetan, gainera, denbora asko […]
Gaurko fisioterapiaren historian murgildu gara Oier Gorosabelekin. Nolako bilakaera izan duen eta gaur egun lehen arretan ere ezinbestekoa litzatekeela fisioterapeuten lana. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220518_oier_fisioterapeuten_lamna.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutak ziatakaren inguruan mintzatu da. Ziatika arazo oso desberdinen sintoma komuna izan daiteke: disko hernia, bizkar barruko kanalaren estutasuna, lotailuen gehiegizko luzaketa, muskuluen arazoa, postura desoreka, haurdunaldia, artrosia, traumatismoa… Minaren jatorria argitzeak konponbidearen zati handi bat suposatzen du, tratamendu egokiena ahalbidetuz: botikak, fisioterapia, kirurgia… Tratamenduon barruan, noski, […]
Lotarako poeturak aztertu ditugu gaurkoan. Teoriak dio onena aratean lo egitea dela; gora begira etzanda gure bizkarrak, birikek, gorputz osoak, postura fisiologikoa (normala, estandarra, orekatua) gordetzen dutelako. Rankingaren bigarren postuan eskuineko alderako posizioa legoke. Hurrengoa ezkerreko alderako posizioa (bihotzaren gainean alegia). Eta azkena, teorikoki txarrena, ahuspezkoa izango litzateke. Honaino teoriak […]
Lesio hau oso ezaguna egin da azken urteotan, futbolaren gorakadarekin. Argitu ditzagun izenak lehenengo eta behin: pelbisa, pubisa… Izan ere, nahastea sor dezaketen izenak dira, batez ere taberna giroan. Pelbisa hiru hezurrez osatutako unitateari esaten zaio, kaleko hizkeran ipurdia, aldakak eta izterrondoak. Hiru hezur horien izenak iliakoak eta sakroa dira. […]
Gaurko irrati tartean Oier Gorosabel fisioterapeutak kirola egitearen onuraz mintzatu zaigu. Zalantzarik ez dugu kirola osasungarria dela, baina egin aurretik eta ostean ezinbestekoa da beroketak eta luzamenduak egitea. Noiz berotu behar da, bada? Kirol saioa hasi aurretik. Kirola egin ostean luzatu egin behar dira muskuluak. Luzaketei buruz ñabardura garrantzitsua: leunak […]
