Lotarako poeturak aztertu ditugu gaurkoan. Teoriak dio onena aratean lo egitea dela; gora begira etzanda gure bizkarrak, birikek, gorputz osoak, postura fisiologikoa (normala, estandarra, orekatua) gordetzen dutelako. Rankingaren bigarren postuan eskuineko alderako posizioa legoke. Hurrengoa ezkerreko alderako posizioa (bihotzaren gainean alegia). Eta azkena, teorikoki txarrena, ahuspezkoa izango litzateke. Honaino teoriak dioena. Baina… lehenago aipatutako legez, ez dugu zorrotzegi jokatu behar. Izan ere, hainbat faktore aldagarri daude. Hiperzifosia edo konkorra baduzu, esate baterako, aratean ezingo duzu arnasarik hartu. Edo nire lakoa bazara, postura guztietan aproba egin arren, loak beti ahuspez hartuko zaitu.
Deskargatu hemen.