Duela berrogei urte hil zen Joxe Arregi zizurkildarra, Espainiako Poliziak eragindako torturen ondorioz. 1981eko otsailaren 4an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Joxe Arregi zizurkildarra, Madrilen, eta bederatzi egunez eduki zuten inkomunikatuta. Otsailaren 13an hil zen. Ordutik egun seinalatua da Euskal Herrian otsailaren 13a, Arregiren omenez Torturaren Aurkako Eguna antolatzen baita; eta, […]

“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]