Otxarkoagako bizilagunek agerraldia egin dute gaur eguerdian. Konponbideak eskatu dituzte, segurtasuna bermatzeko auzoaren bizi kalitatea hobetzeko baliabide sozial, instituzional eta kulturalak bultzatu behar direla azaldu dute.  Bilboko udalari eta  Bizkaiko foru Aldundiari mahai partekatu bat sortzea eskatu diote, ikerketa gehiagorik ez dutela nahi nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180123_otxarauzokiadeakona.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]