Gaurkoan hiru gonbidatu berezi ditugu gurekin: Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma, “Ministro Pisto” antzezlaneko pailazo protagonista eta bihurriak. Oraingoan, abentura ez da nolanahikoa: munduko gerra guztiak amaitzea dute helburu. Horretarako, munduko ministro boteretsuena euren jatetxera gonbidatuko dute, gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko. Baina, noski, hiru pailazo hauek tarteko… dena ez […]
pailazoak
Ostiralean Bilbon izango da ikusgai Zorionak Marimotots ikuskizuna, eta aitzakia ederra izango da Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko. Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Duela hiru urte amatxo Loreto hil zen, eta haren oroimenez intxaurrondoa landatu zuten agurrean. Dolua igarota, gaur ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250910_porrotx.mp3 […]
Katxiporretak Zerua lapurtu dute! haurrei eta familiei zuzenduriko ipuin eta diska ilustratua argitaratu ditu Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean eta hainbat partaiderekin batera. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak protagonista direla, Leire Bilbaok idatzi du ipuina, Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du, eta Xabier Zabala musikariak abestiak sortu eta moldatu ditu […]
Gaurkoan Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak Algaran izan dira.
Gaurko saioan Jon Castañedak eta Amaia Arostegik Josu Zubia eta Joxe Mari Agirretxe aurrez aurre jarri dituzte. Pailazoen munduan murgildu gara. Sudur gorriaz gaiz zer behar du pailazo batek? https://bilbohiria.com/docs2/2022/Anabasa/2206298_anabasa04.mp3 Deskargatu hemen.
“Kaleak bizirik” disko berria argitaratu zuten ekainean Potx eta Lotx pailazoek, hamar kantu berri. Kaleak bizirik ikuskizun berria igandean estreinatuko Campos Eliseos antzokian. Gizarte ilunari argi apur bat jarri nahi diogu barrearen bitartez; kaleak berreskuratzen hastea ere nahi dugu, zentzuz, baina, irmo; kaleei bizitza ematen dietenekiko begirunez jokatzea ere bai… […]
Heriotza gaia du ardatz AMAREN INTXAURRAK proiektuak. Pirritx porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna, liburua eta kantuak. Haurrek eta familiek, eta orohar, hezkuntza komunitateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere. Gaurkoan Jose […]
Bizi Dantzan- Disko Liburua eta ikuskizun berria du esku tartean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Gaurkoan Bilbo aldean ditugu, Yogurina Borobarekin batera irratira batu zaizkigu. Dantzan datoz pailazoak oraingoan eta dantzan jarriko dituzte ingurukoak ere, Euskal Dantzen tradizioari eusteko asmoz. Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean […]
Ospitaleko haurrei irribarreak ateratzen dizkiete Irriklown-eko kideek, Gurutzetako ospitalean astero izaten dira. 2008. urtetik dabiltza Irrikiclown taldekoak Gurutzetako ospitalean dauden haurrak alaitzen. Pailazo lanetan dihardute boluntario gisa, eta, batez ere, pediatria eta onkologia sailean dauden haurrekin egiten dute lan. Gaur goizean Sebas izan da gurean. 10 urte bete dituzte eta […]
Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoak 30 urteko ibilbidearen inguruan mintzatu dira gaur Durangoko azokan. Areto Nagusia txiki geratu da pailazoen hitzak entzuteko. Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko aukera izan dugu. 30 urteetan bizitako abenturak eta bizipenak partekatu dituzte, bide batez, azken uzta aurkeztuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171205_JoseMariaAgirretxe.mp3 Deskargatu hemen.
