Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoak 30 urteko ibilbidearen inguruan mintzatu dira gaur Durangoko azokan. Areto Nagusia txiki geratu da pailazoen hitzak entzuteko. Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko aukera izan dugu. 30 urteetan bizitako abenturak eta bizipenak partekatu dituzte, bide batez, azken uzta aurkeztuko dute.
Lan berria kaleratu du Andu Lertxundi idazleak, Horma izenburupean, eta gaur goizean aurkeztu du Ahotsenean. Itzultzaile bat da istorioko pertsonaia nagusia, eta komunikazioa inkomunikazioa da funtsean landu duen gaia. Lehenego Horma lanaren abiapuntua zein izan den kontatu digu. Hormak islatzen du inkomunikazioaren ertza, edo guk pilota jaurti eta hark itzultzen […]