Bizi Dantzan- Disko Liburua eta ikuskizun berria du esku tartean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Gaurkoan Bilbo aldean ditugu, Yogurina Borobarekin batera irratira batu zaizkigu. Dantzan datoz pailazoak oraingoan eta dantzan jarriko dituzte ingurukoak ere, Euskal Dantzen tradizioari eusteko asmoz. Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean aritu dira, besteak beste, Vanesa Castaño eta Jon Maya dantzariena eta Leire Bilbao idazlearena ,azken horrek sortu ditu doinuen hitzak, pailazo taldearekin elkarlanean. Maite Mutuberria ilustratzailea eta Xabier Zabala musikaria ere izan dituzte bidelagun.
Abenduaren 29an bi emanaldi emango dituzte Euskaldun jauregian. Informazioa hemen.
Deskargatu hemen.