Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. Euskarazko bikoizketaren egoera ere larria dela azpimarratu du, eta argi esan du Eusko Jaurlaritzak hori “desmantelatu” duela. Mobilizazioaren ostean, babesa emandako eragilez beteriko ekitaldia egingo dute.
Deskargatu hemen.