Zenbait hilabetetan obrak egin eta milioi bi euro baino gehixeago inbertitu ondoren, Deustuko erriberan kokatuta dagoen Garabia antzokiak gaur irekiko ditu ateak. Atzo izan ziren arduradunak aurkezten, Pabellón 6 zaharreko agertoki berrian egingo dira Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkarteko eta Gazte Konpainiaren lehen emanaldiak. Udalak, guztira, sei milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Gazte Konpainiako eta Pabellón 6eko egoitzak eraikitzeko, Deustuibarran dagoen udal antzokiaren egoitza biak. Garabia berritu dute dagoeneko eta orain Pabellon 6 bota eta eraberrituko dute. Patxo Telleriak eta Irene Bauk osatutako zuzendaritza artistikoak eta Arte Eszenikoetako hainbat kideek (Betitxe Saitua, Juana Lor, Felipe Loza, Iñigo Cobo, Sandra Martín, Itziar Lazkano, Galder Irusta, Ione Irazabal) osatzen duten taldeartistiko aholkulari batek indartzen dute lantaldea. Patxo Telleria ere bertan izango da, eta euskarari presentzia handiago eman nahi diotela adierazi du.
Deskargatu hemen.

