Pichichiren istorioa oholtzara eramango dute Pabiloi 6 aretoan

Rafael Moreno Aranzadi Pichichi futbol jokalariaren bizitza oholtzara  eramango dute, Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Yo soy Pichichi da obraren izenburua eta bertan aktore lanetan izango dira Itziar Ituño, Lander Otaola (obraren gidoilaria ere), Ylenia Baglietto (antzezlanaren koreografoa), Iñaki Urrutia, Felipe Loza, Naiel Ibarrola (pianoa) eta Jon Fresko (bateria). Yo soy Pichichi kabaret tragikomikoa da. Saioan Patxo Telleria zuzendaria eta Aitor Borobia zuzendari ordea izan ditugu. Antzezlanean Rafael Moreno Aranzadi Pichichiren istorioa kontatzen da, bera izan baitzen Espainiako futbolaren lehen futbolari profesionala. Miguel de Unamuno eta Telesforo Aranzadiren iloba XX. mendeko hasieraren izar bat zen estatu osoan. Pichichi goiz hil zen , 29 urtekin, izugarrizko bizitza uzten atzean. Jaio, bizi eta hil zen Bilboko alde zahar magiko hartan, nesken eta jai artean. Geure protagonistak mutil alaia, jatorra, gautxoria eta dibertigarria zen. Lander Otaolarena da testua eta ideia eta aitortu digutenez kabaret honekin omenaldi txirene bat egin nahi izan dio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bertso eguna Algaran #AsteNagusia18

ar. Abu 21 , 2018
Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]

Honekin lotuak