Talde berria ezagutzeko aukera dugu gaur. Besarka taldea (hirukotea) 2023ko bukaeran Irunen sortutako proiektua da. 2025eko otsailean argitaratuko du hiru abestiko EP bat: Beharrezkoa deiturikoa. Gaur Bira kulturgunean arituko dira. Ostegun arratsalde baterako plan ederra. Patxuko Nice desagertu ondoren, hura osatu zuten hiru musikarik ekin zioten musika ibilbide berriari, Besarkari, […]
Patxuko Nice
Gaurko saioan Patxuko Nice taldearen lan berria ezagutu dugu, Hego Haizea, Ego querido lana. Euskaraz eta gazteleraz dira abestiak, eta kolore asko ditu azalak. Musika ere halakoa dela azaldu dute taldekoek. Lasai egin dituzte kantuak eta urtebete pasatu dute diskoa lantzen, Aieka estudioetan, Pello Gorrotxategirekin. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/171114_piperPatxukoNice.mp3 Deskargatu hemen.