Euskal poesia berriaren abiapuntua 1930 eta 35 artean ezarri behar da, ezbairik gabe. Gure lirikaren berritzea hiru olerkariren inguruan ardaztu zen urte haietan, Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren inguruan, hain zuzen ere. Hirurek “noranahikotu” zuten gure hizkuntza larrekoa. Gaurko saioan Lauaxeta eta Lizardiren zenbait olerki gogoratuko ditugu Antton Valverde, Xabier Lete, […]

Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango  dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa  eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: […]

‘Zutaz kantatzeko’ liburuak Bide Ertzean taldearen ibilbidea CD bilduma batean batu du Jon Eskisabel kazetari eta idazleak. 18 urteko ibilbideari 14 abestiko lan bat dakar, argitaratu gabeko lanekin, bertsio berriekin eta zuzenean egindako hainbat moldaketekin. Gaurko saioan Jon Eskisabel eta Imanol Ubeda izan ditugu bide lagun. Idatzitakoaz, kantatutakoaz eta azken […]

Spoken Word Bilbao, adierazpen poetikoaren inguruko topagunea. Poesia gazteei hurbiltzea da helburua, ohiko errezitalaren kontzeptua eguneratuz, elementu berriak erabilita, hala nola, antzerkia, performancea edo musika. Larunbatean Bilborock aretoan ekitaldia egingo dute eta Spoken Word ekimena ezagutzeko Alain Torres izan da Ibaizabal saioan. https://www.facebook.com/Spoken-Word-Bilbao-428306597329052/?fref=ts https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160916_alaintorres.mp3 Deskargatu hemen.    

Gaurko saioan bi liburu izan ditugu bidai lagun. Aritz Gorrotxategiren ‘koldar hutsa zara’ nobelaz aritu gara. 90eko hamarkadan kokatu du istorioa, idazle izan nahi duen gazte bat da nobelako protagonista, Peru. Bestetik poesia Goizalde Landabasoren eskutik etorri da; plazaratu berri duen ‘Babeserako kopia’ poema liburuaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151110piperpolisgoizaldelandabasoetaharitz.mp3 Deskargatu hemen