PIPERPOLIS: Eako Poesia Egunek artea eta irudia izango dituzte ardatz aurten

Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango  dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa  eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: auzolanean oinarritutako jarduera da, bere txikitasunean bakarra eta berezia, idazleen eta herritarren arteko harremana sustatzen duena, eta literaturaren eta, oro har, artearen gainerako adierazpideak batzen saiatuko dena, poesia lehenesten duena.Jaialdiaren erdigunean poesia badago ere, ez da soilik hitzarentzako parada izango Ean antzerkiari, musikari eta dantzari ere leku egin diete programan. Are, diziplina ezberdinetako sortzaileek elkarlanean jardungo dute hainbat emanalditan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Derion Bizipoza jaia ospatuko da Irailean

az. Uzt 12 , 2017
Irailaren 17an Bizipoza jaia ospatuko Derio. Bizipoza elkartea izaera bereziko Euskal Herriko 33 elkartek osatzen dute, eta jaiak horien lana ikusarazi eta gizarteratzea du helburu. Elkarteen artean, eta banaka batzuk aipatzearren, daude Sanfilippo Umeen Euskal Elkartea; Aspanovas Bizkaia, minbizia duten umeen gurasoen elkartea; Chrysallis Euskal Herria, adingabe transexualen familien elkartea; […]

Honekin lotuak