Ostiralean Bilbon izango da ikusgai Zorionak Marimotots ikuskizuna, eta aitzakia ederra izango da Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko. Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Duela hiru urte amatxo Loreto hil zen, eta haren oroimenez intxaurrondoa landatu zuten agurrean. Dolua igarota, gaur ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250910_porrotx.mp3 […]

Datorren igandean, hilak 22, eguerdian eta arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur lan berria taularatuko dute Barakaldoko BECen. Oraingo honetan Marimotots baserri batean dabil, lurraren eta elikagaien garrantziaz ohartzen. Pasa den larunbatean Amalur disko bikoitza eta liburuaren aurkezpena egin zuten Tolosan: horietan, betiko moduan, lagun mordoak hartu du parte, […]