Bilboko Musika Bandaren 2025-2026 denboraldia aurkeztu dute Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako Zinegotziak eta Jose R. Pascual-Vilaplana Bilbao Musikako Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak. Iñaki Urkizu bandako zuzendaria eta Ana Madariaga Bilbao Musikako gerentea haiekin batera egon dira. “PROFILAK” izenburupean, denboraldiak identitate anitzak islatuko ditu hainbat hizkuntza, genero eta estilotan […]