Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]

Azkenengo urteotan Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako zein gazteentzako Antzerki Topaketak antolatu ditu Kurkuluxetan elkarteak. Jadanik hamazazpi  urte pasatu dira lehenengo Haur Antzerki Topaketak ospatu zirenetik.Maiatza osoan zehar  ehunka haurrek egindako antzerki saioak ikusteko aukera izan dugu. Atzo “La Salle” ikastetxeko gaztetxoak aritu ziren oholtzan ” Torrepeko zalduna” deituriko antzezlana eskaini […]