Gaurko saioan Robbie Basho gitarra jolearen kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robbie Basho  1940an Amerikako estatu batuetan jaio zen. Gitarrista liluragarria, folkaren mugetatik at joan zena. Amerikar indiarren musikak eta Indiako raggak bere egin zituen, eta, poliki-poliki, esperimentazioaren alorrean sartu zen, errepikapenean oinarritutako kantu instrumentalak landuz. Robbie Basho oso […]

Beñat Achiaryk, Joseba Irazokik eta Julen Achiaryk zuzenean aurkeztuko dute “Bas(h)oan” diskoa Bilboko Kafe Antzokian, Ostegunean urtarrilak 11. Gaurkoan, Julen Achiaryrekin berba egiteko aukera izan dugu. Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eureganatuz. Diskoak, esperimentazioa oinarria duela herri musikarentzat bide berriak […]