Etxeko lau hormen artean gatibu gauden honetan, denoi sortzen zaigu udaberri giro betean zelai batean etzanda egon eta patxada osoan naturaren ukitua sentitzeko gogoa. Halako egoera bat da Ruper Ordorikak Etzanda izeneko kantan deskribatzen diguna. Eta kantaren hitzek, bat-batean, gure oraingo egoera berezia islatu nahi dutela dirudi: «Lainoak goi-goian, / mundua geldirik». Baina lasai egon, kantak arazoaren amaiera zoriontsua iragartzen du eta: «Laino horiekin batera doaz minak, bildurrak, azkenean».
Deskargatu hemen.