Gipuzkoako Bertsolari txapelketa aurrera doa, eta finalaurrekoez goxatzeko mementoa heldu zaigu jada. Domekarekin batera, Zarautzen jokatu zen aurreneko finalaurrekoa, eta bertan Alaia Martin oiartzuarra izan zen garaile. Pottoko lagunak ere han izan ziren eta alerik preziatuenak ekarri dizkigute, buru-belarrien gozagarri. Halaber, notiziak eta agenda-proposamen mardula helarazi dute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak […]

Bilbo Hiria irratiak bere parrilla berria aurkeztuko du asteazkenean. Publikoarentzat irekia izango den topaketan, gure irrati saio guztietako ordezkariak izango dira, nork berea labur-labur aurkezten, eta lau irrati saio berri aurkeztuko dira. Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Zuzeneko musika eta jan-edanak ez dira faltako. Bihar lau […]

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren aurreneko final laurdenak jokatu ziren aurreko asteburuan, eta gure POTTO irratsaioko lagunek (Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) bete-betean heldu diote jarduna kontatzeari. Hala, aste honetako saioan Erreterian eta Urretxun jokatutako saioak dituzte hizpide, bertsorik onenak entzungai, notiziak eta agenda-proposamena. Ezin hutsik egin, bertsozale. Erdu POTTOra https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151028potto.mp3 Deskargatu […]

Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]

1

Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]