Gaixo dauden presoen egoerari erreparatu diote, eta gogorarazi dute libre behar luketen zazpi presok espetxean jarraitzen dutela, ez dizkietelako zigorrak batu. Zigorrak batzeko auzian presoen eskubideak urratu direla adierazi zuten txosten batean hainbat juristak, eta agiri hori Europako Batasuneko erakundeetara eramango du Sarek. Amets Martinez de Heredia izan da gurean. […]