Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso dugu, maiatzari dagokiona, eta bertako elkarrizketa nagusia Garikoitz Meabe Ibilaldiko koordinatzaileari egin diote, erredaktore-koordinatzaile Lur Malleak azaldu digunez. Erreportajeetan “Gure esku dago” herri-ekimena, eta Aitor Mazo aktorea agertzen dira. Horiekin batera ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Kultura eta irudi albuma. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
Santutxu
Berton aldizkariaren 186. zenbakia heldu berri zaigu, eta Lur Mallea zuzendariak azaldu digunez, azalean Miren Zubieta musikaria, irakaslea eta zuzendaria elkarrizketatu dute. Erreportajeetan “Arriagak 125 urte”, eta “Solokoetxe eta kutsadura elektromagnetikoa” izango ditugu irakurgai. Horrez gain, Lur Malleak Mahatserrian ere LOMCEri planto egingo diotela kontatu digu. Eta horiekin batera ohiko […]
Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen
Otsailari dagokion zenbakia heldu berri zaigu eta azalean Pablo Vivanco preso eta iheslari ohia. Erreportajeetan Uribarriko “Euskahaldun” kanpaina, eta Santutxuko Euskararen Astea hizpide dira. Horiez gain, Lur Malleak azaldu digunez, Artxandako funikularra, Begoñako igogailua, Lezamako trenbide zaharra… eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
