Maiatzaren 6an, Bilboko Zazpi Kaleetako Bira Kulturgunean bertso-saioa izan genuen gozagai; urteroko zita handi. Señora bertso-eskolako kideek gidatuta, taulagainean lau bertsolari izan genituen, errima eta kantu neurtuan: Maialen Lujanbio Nerea Ibartzabal Maite Sarasola Oihana Batera Saioko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260520_potto_senorak_biran.mp3 Deskargatu hemen.

Señorak ditugu asteon protagonista Bilbo Hiria irratiko POTTO saioan. Hiru astetik behin elkartzen dira BIRA kulturgunean Oihana Bartra bertsolariaren gidaritzapean. Bertsotan hasi nahi duen señorentzat topaleku izan nahi du, giro feministan eta umoretsuan noski. Udazkeneko saioa ekarri dugu guk, azaroaren 19an, asteazkenarekin BIRA kulturgunean eginiko saioa; badakizue, aukeraketa diktatorialean. Kantuan […]