POTTO: Señorak protagonista BIRA kulturgunean

Señorak ditugu asteon protagonista Bilbo Hiria irratiko POTTO saioan. Hiru astetik behin elkartzen dira BIRA kulturgunean Oihana Bartra bertsolariaren gidaritzapean. Bertsotan hasi nahi duen señorentzat topaleku izan nahi du, giro feministan eta umoretsuan noski. Udazkeneko saioa ekarri dugu guk, azaroaren 19an, asteazkenarekin BIRA kulturgunean eginiko saioa; badakizue, aukeraketa diktatorialean. Kantuan entzungo ditugu Irune Basagoiti, Oihana Iguaran, Eli Zaldua eta Onintza Enbeita.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #273: Micah P. Hinson, The Charlatans, EZEZEZ, Jeff Tweedy, Naxker, Lily Allen, Alai

og. Abe 4 , 2025
Gaurko saioa Micah P. Hinson-ekin abiatuko dugu. Memphisko musikari honek The Tomorrow Man diskoan folk ilun eta melankoliko bat eskaintzen du, bere ahots bereizgarria eta istorio pertsonalak oinarri dituela. Urteetan zehar emozio gordinetan murgiltzeko gaitasunarekin nabarmendu da. Jarraian, The Charlatans talde britainiarraren We Are Love lanarekin jarraituko dugu. 80ko hamarkadaren amaieratik rock eta indie […]

Honekin lotuak