Gurenduz Psikologia eta Sexologia Zentroak “Sexu erasoak ekiditeko behin betiko gida” aurkeztu zuen pasa den ostiralean, azaroak 8. Gida berritzaile hau, balizko erasotzaileari dago zuzenduta eta sexu erasoak ekiditeko zazpi urrats ematen dizkio. Gainera hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, bere hedatzea errazteko helburuarekin. Ziortza Karranza Gurenduz Zentroko zuzendariak eman dizkigu xehetasunak. […]

Ostegunetan bat egiten dugu Argia astekariarekin, eta aste honetan dakartzan gaien errepasoa egin dugu  Lander Arbelaitz kazetariarekin. Ohikoa dun moduan hiru gai aipatuko ditugu eta azaletik abiatuko dugu errepasoa, horrela irakur dezakegu “ Zazpi haurretatik bati sexu erasoak egin dizkiote etxeko giroan” , kezkatzeko moduko datuak bildu dituzte erreportaje nagusian, […]