IBAIZABAL: Etxe giroko sexu erasoak (Argia, 2531. zenbakia)

Ostegunetan bat egiten dugu Argia astekariarekin, eta aste honetan dakartzan gaien errepasoa egin dugu  Lander Arbelaitz kazetariarekin. Ohikoa dun moduan hiru gai aipatuko ditugu eta azaletik abiatuko dugu errepasoa, horrela irakur dezakegu “ Zazpi haurretatik bati sexu erasoak egin dizkiote etxeko giroan” , kezkatzeko moduko datuak bildu dituzte erreportaje nagusian, guzti horiek aztertu dituzte luze eta zabal. Argian ere Jone Goirizelaia abokatua eta EH bilduko legebiltzarkideari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu. Hirugarren gaia Larrunen gehigarrian landutako gaia ekarri digu, “Euskararen galera Nafarroa Beheran”,  Pello Zubiriak eginiko erreportajea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AGERRALDI BAKARRA: Karramarro eta Francoren bilobari gutuna antzezlanetan barrena

ol. Aza 25 , 2016
Gaurko saioan Jaime Valverdek bi antzezlan ekarri dizkigu. Francoren bilobari gutuna memoria kolektiboaren collage handia dela aipatu digu eta frankismo eta nazismoaren traumari aurre egiteko katarsi kolektiboa. Antzezlanaren estrukturari dagokionez narratibotasun handikoa iruditu zaio, tonu sotila tempoa, neurria, kontaketen erritmoa goraipatu ditu. Bestetik Dxusturi teatrok estreinatu berri duen Karramarro antzezlana […]

Honekin lotuak