D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan, bikotea zuzenean aritu da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte. Elkarrizketen atalean Shakti Olaizola izan dugu, Kontorsioa, akrobazia, […]

Francis Baconen margoak, Mimaia teatroa eta haien txotxongiloak eta Ella Fitzgerald. Probestu nahi izan dugu holako ikusmira zabaleko eta jakinmin handiko lagunagazko solasaldia eta galdetu diogu: zer aipatuko diguzu, oraingo, lehengo, hango edo hemengo, arteaz gozatzeko? Margolaria, txotxongilo taldea eta abeslea aipatu dizkigu Shaktik, une horretan etorri zaiona. Arteak bizi […]