D Capricho, Shakti Olaizola eta konpartsakideak saio berezian

D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izan dugu gaurko saioan, bikotea zuzenean aritu da saioan zehar, Kubako Habana hiritik dator eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte. Elkarrizketen atalean Shakti Olaizola izan dugu, Kontorsioa, akrobazia, dantza, pintura, antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu “Baldin Bada” obrak. Shakti Olaizola eta Joseba Negro, bi pertsonai bihurri eta abenturazale, ezinezko orekak lortu nahian. Saioa bukatzeko zenbait konpartsatako kideak ere batu zaizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bertso eguna Algaran: Bertsolari Gazteen I. Sariketa

ol. Abu 24 , 2018
Martitzenarekin batera, Bilboko Aste Nagusian heldu zaigu bertsoaren nahiaz gozatzeko ordua. Egun osoko jaia izan genuen: goizean, txosnetan kantuan; bazkalostean, sariketa; eta arratsaldean zazpikaleak bertsoz jantzi genituen. Bertso-eskolen kantuek alaitu zuten eguna (ELORRI, BORTZIRIAK, LAUTADA, POTTOJORRAN eta GOIERRI-GARAIA) Bazkalostean izan da ekitaldirik handiena: BERTSOLARI GAZTEEN I. SARIKETA Ainhoa Markinezen aginduetara […]

Honekin lotuak