Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Hizkuntza-proiektua ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da. Bertan,ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan,barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere […]