Apirilean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Ander Iriartek eta Amaia Merinok “Indarkeriaren Oi(h)artzunak” filma; eta baita bertako Film Luze Onenaren Ikusleen Saria jaso ere. Esteban Muruetagoienaren hilketa jorratzen du filmak, haren alaba Tamara Muruetagoienaren hitzak oinarri hartuz. Bi zuzendariak izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta Amaiaren hitzetan, filmak hiru […]